Euskarazko hizkuntza paketea

Ezaugarriak:

Euskara Batua eta Bizkaierazko 100.000 hitz baino gehiago dituen euskarazko hiztegia. [1]
ñ tekla dauka.
Zero zabalerako zuriunea tekla ("datraolat" bezala ezaguna) dauka. d tekla sakatuta edukita erabil daiteke. Erabilgarria Twitter, Instagram... eta abarretan traolei atzizkiak gehitzeko.
Hau AnySoftKeyboard-entzako hizkuntza pakete osagarri bat da.
Instalatu AnySoftKeyboard lehenik eta ondoren hautatu Euskarazko teklatua AnySoftKeyboard-en Ezarpenak -> Hizkuntzak -> Teklatuak menuan.

[1] Oharra: Igor Leturiak FirefoxOSrentzat sortutako hiztegian oinarritua dago. Xuxen (Batua) eta Xuxen B (Bizkaiera) zuzentzaile ortografikoak erabiliz iragazi dugu hiztegia.
